M8 :: Leioako emakume feministen argazkia osteguneko grebara deituz

Martxoaren 8ko Nazioarteko mugimendu feministak deitutako grebaren harira, Leioako Mugimendu Feministak Boulebarrean argazkia egiteko deia zabaldu zuen asteon. Atzo, emakumeen plantora deitzeko arrazoiak biltzen dituen esku-orria banatu ostean egin zuten argazkia. Bertan, adin guztietako emakumeak bildu ziren: gazteak eta ez…

Bullyingari buruzko tailer bereziak familiei zuzendutakoak, Udalak antolatuak

Bullying-aren aurkako formakuntza berezia eskainiko dizkie ikasle, irakasle eta familiei herriko Udalak. Orain gurasoen txanda da, eurei zuzendutako tailer berezietan parte hartzko aukera izango dute, ikastetxeetan edota Kultur Leioan. Honetan parte hartzeko Udal Hezkuntza sailan izena eman beharko dute interesdunek,…

Merkatarien Elkarteak bere ohiko oulet-a antolatu du

Leioako dendek, gaurtik martxoaren 8ra arte, prezio murriztuenak dituzten produktuak aterako dituzte lokalen kanpo aldera. Elkartearen kide diren dendek, eskaintza kanpaina honen bitartez, oraindik saldu gabe geratu zaizkien salgaiak saltzea dute helburu, lehen zuten prezioan baino are merkeagoan salgai jarriz.…

Sabino Aranako kaleko lanak udaberrian hastea “ezinezkoa” dela dio Esnatu Leioak

“Lehiaketarako legeak ezarritako epeak aztertzen baditugu, argi geratzen da ezinezkoa dela lanak ekainaren amaiera baino lehen hastea”, adierazi du Esnatu Leioak. Leioako udal- webgunean eta aldizkarian Sabino Arana kalearen birmoldatze lanak udaberrian hasiko direla aipatu dute agintari leioarrek. “Lehenago ere…

San Bartolomeko Kulturgunean dagoen taberna itxita egongo da zenbait egunetan

San Bartolomeko Kulturgunea eta baseliza alboan kokatuta dagoen taberna itxita egongo da egun batzuetan. Izan ere, orain arte bertako kudeatzaileak izan direnak aldatu egingo dira eta egun hauetan lokalaren doikuntza egiteko erabiliko dituzte tabernaren kudeatzaile berriek, Udalak ezagutzera eman duenez.