Bitels para bebés

TXIKI TXIKI TXIKIA ZIKLOA I La Petita Malumaluga (Katalunia)

Lau musikarik mugimenduan (biolina, saxoa, biolontxeloa eta perkusioa) eta dantzari batek gurasoak eta haurtxoak gonbidatuko dituzte The Beatles taldearen omenaldi txeratsu eta hunkigarri batean parte hartzera.

Ikusizko eta entzunezko proposamen horretan, umeek zein nagusiek abesti-sorta batez gozatuko dute txukuntze sofistikatuekin, ibilbide profesional handiko musikarien eskutik. Horretaz gain, eszenografia iradokitzaile bat ikusiko dute, bideo interaktiboko jokoekin, eta ikusleek perkusio musika-tresnekin parte hartu ahalko dute.

Eva Vilamitjana dantzari eta koreografoak Albert Vilà musikariarekin batera sortu zuen La Petita Malumaluga konpainia 2011. urtean. Haurtxoentzako, lehen haurtzarorako eta horien familientzako arte eszenikoetan espezializatuta dago, eta honako hauen alde egiten du: errespetuzko sormen-proiektuak, mintzaira probakaitzaileki ez-infantilizatuak eta proposamen artistiko garaikideak.


Laburrean

Zuzendaritza artistikoa:  Albert Vilà, Eva Vilamitjana
Koreografia:  Eva Vilamitjana
Antzezleak:  Alba Haro/Eduard Raventós (txeloa), Asier Suberbiola/Laura Marín (biolina), Hugo Astudillo/Nil Villà (saxoa), Albert Vilà (perkusioak), Eva Vilamitjana (dantza)
Musika moldaketak:  Jordi Bello
Bideo interaktiboa:  Anna Carreras
Iraupena:  30′
Ikuslea:  0-3 urte
Leku-kopuru mugatua:  100 lagun. Haurtxo bakoitzeko, gehienez, heldu bat joatea gomendatzen da               Non:  Kultur Leioaren Auditorium (eszenatokian)
Eguna:  Azaroaren 26an
Ordutegia:  17:00 – 18:00 – 19:00etan
Sarrera:  3,75-5 €

Info +: http://lapetita.cat/web/

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude