Dantzari buruzko hitzaldi-ikuskizuna Toni Jodarren eskutik

Ostegun honetan, irailak 28 (Auditorium, 20:30 h), Beatriu Daniel eta Toni Jodarrek osatutako BdDansa konpainiak, “Toni Jodar, una conferencia bailada. Tendencia actuales” eskeiniko dute Kultur Leioan.

Hitzaldiaren eta ikuskizunaren arteko lan bat da, non dantzaren hurbileko historia eta egungo dantza-joerak jorratuko dituzten gorputzaren eta ahotsaren bitartez, mugimenduz eta hitzez. Horretarako, erreferentziazko irudiak, gorputzak astindu dituzten mugimenduak eta geure mundua aldarazi duten gertakizunak baliatuko dituzte, besteak beste.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude