Irrien lagunen piratak izango dira gaur ‘Barikuetan jai’ programaren barruan

Gaur, ikuskizun berezia izango dute ‘Barikuetan jai’ programazioan parte hartzen dutenek, Irrien lagunen piratak izango dira gurekin Kultur Leioako aterpeetan, arratsaldeko 17:30ean.

Haurrei zuzenduriko lehen zuzeneko dantzaldia eskainiko digute Irrien Lagunen piratek. Ane piratak hartuko du timoia eta era askotako abenturak biziaraziko dizkigute dantzen bidez. Haurrek ondo ezagutzen dituzten abestiekin osatutako dantzaldi paregabeaz gozatzeko aukera izango dute haur eta helduek.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako ‘Barikuetan jai’ programa honen helburua da “haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan”. Horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira “euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude