Solasaldia EH Bilduren parlamentari Iker Casanovarekin

EH Bilduk Solasaldia antolatu du biharko  Kurkudi Herriko Tabernan. Arratsaldeko  19:30ean hasiko da eta hizlaria Iker Casanova Gasteizko Legebiltzarraren parlamentaria. 

“Kataluniako egoerari buruzko hausnarketak” jarri dituzte izenburu gisa solasaldiari. Aktualitate beteko gaia da Kataluniarena, ezen, solasaldiaren hurrengo egunean Bartzelona bilduko baita Parlament-a erabakitzeko zer egingo duten estatuko Gobernuak hartu nahi dituen erabakien aurrean. Ostiralean, aitzitik, Espainiako Senatuaren bilera burutuko da, Gobernu espainiarrak proposatzen dituen neurri gogorrak (Puigdemont eta bee Gobernu osoa kargutik kentzea, Mossoak eta TV3 Espainiako Gobernuaren esku uztea eta abar luzea.

Beraz, hurrengo egunetan puri-purian egongo den gaiaz hitz egiteko parada izango dute bertaratutakoek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude