4. postua defendatzeko partidua

Leioako Emakumeek eta Oiartzun KE Bk Euskal Ligako 15. jardunaldia eta lehen itzuliko azken partidua jokatuko dute gaur larunbatez 15:30etatik aurrera, Sarrienan.

Gipuzkoarrek 0-3 galdu zuten bere azkeneko partidua Tolosa FC liderraren kontra eta orain sailkapeneko 6.ak dira 24 punturekin. Guztira, 7 garaipen, 3 berdinketa eta 4 porrot pilatzen dituzte.

Leioako Emakumeek 0-0 berdindu zuten bere azkeneko partidua Barakaldoren kontra eta 5 garaipen jarraiko bolada eten zuten, baina, 26 punturekin sailkapeneko 4.ak dira Oiartzun KE Bk baino 2 puntu gehiagorekin.  Beraz, 4. postua defendatu beharko dute eta goiko hiru sailkatuetara gerturatzeko aukera izango dute, 6, 7 eta 8 puntura baitaude.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude