Beñat Landa eta Oier Arakistainen garaipen borrokatua

Peruriko Landa aurrelaria eta Sopelako Arakistain atzelaria Leioako jubenil bikotearen ordezkari izan ziren Iurretaren aurka jokatutako garaipen sufrituan. Iurretarrekin berdinduta zihoazten ligako bigarren postuan orain arte.

Hasieran, Durangaldeko bikoteak izan zuen mendean partidua, markagailuan 5-10 aurreratuz. Seigarren tantoarekin batera, etxeko bikoteak atsedena hartu, pilota aldatu eta partidu berri bat hasi zen. Oier “Arakis” eskuin besoarekin pilota astintzen hasi zen, Beñatek defensa handia erakusten zuen bitartean. Norgehiagokaren erdialdera, gure bikotearen gogortasuna agerian geratu zen, markagailuan 15-12 aurreratuz.

Partidu bukaerara hurbildu ahala, bikote bakoitzak min handia egiten zuen bakoitzaren pilota eta sakearekin. Markagailuak 15-18 adierazten zuela, bazirudien garaipena Iurretak eramango zuela, baina leioaztarrek sakea berreskuratu zuten. 16-18-rekin partiduaren momentu erabakigarria iritsi zen. Oierrek tantoetan zehar ere kolpe indartsua inposatzen jarraitu zuen, fisiko gogorra eta izugarrizko joa erakutsiz. Beñatek, bere aldetik, bi sake zuzen sartu zituen 21-18 aurreratzeko eta irabazteko nahikoa zirudien aldea lortzeko.

Baina, “Arakis”-en huts baten ostean aurkarien sake bidezko tantoa heldu zen, 21-20 markagailuan jarriz. Amaiera zirraragarria. Azkeneko tantoa partidu osoan gertatutakoaren adibidea izan zen: Landak aurrekaldean sekulako defensa erakutsi eta Arakisek tantoaren agintea lortu zuen bere indarrari esker. Tantoa mendean hartuta zutela, atzelari sopeloztarrak pilota errebotera bidali behar zuela zirudienean, Landa aurreratu eta bigarren koadrotik sekulako esker-gantxoa markatu zuen garaipena lortuz. 22-20.

Garaipen honi esker, Leioako bikoteak taldeko bigarren postua ziurtatu du. Datorren astean, ligako azken jardunaldian, taldeko lidergoa egongo da jokoan Usansoloren aurka.


Gainontzeko emaitzak

Eskupilota

Jubenilak:   Leioa 22 – 20 Olaburu

Nagusiak:   Leioa 22 – 13 Danak bat

Paleta goma

Nagusiak:   Leioa 25 – 16 Artza Bermeo

Eskolarrak

Leioa 2 joko  –  San Nikolas 0

10-8; 10-3

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude