Bizkaiko Binakako Txapelketaren gazte mailako partidua gaur Sakonetan

Asteburu pelotazalea gaur bertan hasiko da Sakonetan. Arratsaldeko 18:45ean Bizkaiko Binakako Txapelketaran gazte mailan Leioa-Iurreta partidua ikusi ahalko dute zaleek.

Eta horrezaz gain, eskola txapelketa hasiko da. Eta horren barruan bihar, larunbatez, goizeko 11:00etatik aurrera, ume mailako partidua jokatuko da Sakonetan: Leioako Hartzak taldekoak Getxoko San Nikolas ikastolakoen aurkakoak.

Leioatik kanpo, bestalde, larunbat goizean, Mungian bertoko Danak Bat kirol elkartearen nagusiak Leioako Hartzak-en aurka arituko dira, goizeko 11:30etatik aurrera. Eta arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Bermeon, mutil nagusien goma-paleta partidua jokatuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude