Carlos García ez da SD Leioako idazkari teknikoa izaten jarraituko

SD Leioak eta Carlos Garcíak, clubeko idazkari teknikoak, haien arteko harreman profesionala bukatzea adostu dute otsailaren 1etik aurrera. Carlos Garcíak David Movilla, Igor Gordobil eta Jon Ander Lambea entrenatzaileekin egin du lan plantilak osatzeko, eta, otsailetik aurrera, lan hori Jon Ander Lambea entrenatzaileak berak hartuko du bere gain, Javier Landeta presidentearekin batera.

Talde leioaztarretik “urte guzti hauetan gurekin egindako lana eskertu, eta bere etorkizun personal eta profesionalean zorterik onena opa nahi diogu”, adierazi dute. Aldaketa honekin posible litzateke, neguko merkatua irekita dagoen bitartean, taldeak fitxaketaren bat egitea 2.B mailako bigarren itzuliari aurre egiteko.

Yosu
Camporro jokalaria, baja SD Leioan

Bestalde, Leioa Kirol Elkarteak gaur ere ezagutarazi du Yosu Camporro, 26 urteko jokalari asturiarrak Leioa KE utzi duela. Erdilaria Asturiasera itzuliko da, Miereseko Caudal Deportivo futbol taldearekin fitxatu baitu.

Camporro sei hilabete eskas aritu da Leioa KEren jokalari gisa. Elkarteak eskerrak eman dizkio taldean egindako lanagatik eta zorterik onena opa dio bere futbol talde berrian.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude