Gaur, Binakako Gosua Txapelketa jokatuko da udaletxe azpiko Aterpean

Datorren barikuan jokatuko da finala, Udaletxe azpiko Aterpe Frontoian

Aurtengoan ere, Atxiki Pilota Elkarteak antolatuta, Leioako jaietako Binakako Gosua Txapelketa jokatu izan da Leioako udaletxeko aterpean.

Inoiz baino bikote gehiagok parte hartu izan dute aurten, 30 bikotek zehazki. Urterik urte gero eta maila altuagoko pilotariak parte hartzen ari dira txapelketan, Bizkaia osotik etorriak gainera. Leioa eta Uribe Kosta osotik etorritako neska-mutiletaz aparte, Orozko, Larrabetzu, Lezama eta beste hainbat herritatik etorriak ere izan dira. 

Gaurkoan, 20.30etatik aurrera txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira. Lehenengoan Orozkoko Pagaza eta Lejarreta bikotea Erromoko Astigarraga anaien aurka arituko da. Bigarrenean, Leioako Julen-Ima bikoteak Algortako Beni-Landaren aurka jokatuko du.

Hilabete eta erdi ostean, txapelketa bukaera iristear da. Urtero bezala, finala, Aitzineko Eguneko bezperan jokatuko da, baina aurten, aurrekoetan ez bezala, txapelduna Aterpeko frontoian erabakiko da, eta ez Sakoneta Kiroldegian.

Leioaztar oro gonbidatu nahiko genuke gaur ospatuko diren finalaurrekoak ikustera, maila altuko bi partidu izango baitira; eta noski, barikuan jokatuko den finalera baita.

Amaitzeko, Atxiki Pilota Elkartetik, eskerrak eman nahiko genizkieke txapelketa modu batean edo bestean parte hartu duten guztiei, pelotari denei eta bereziki Leioako Gazteen Mugi taldeari, euren egitarauan parte hartzeko aukera eskaintzeagatik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude