Leandro Martínez, azken baja Leioa K.E.-n

Leioa Kirol Elkarteak ezagutarazi du Leandro Martínez aurrelari kantabriarrak ez duela jarraituko futbol taldean hasi berri den 2018/2019 denboraldian.

Aurreko udan izan zen fitxatua Kantabriako jokalaria. Leioako futbol taldean aritu den denboran zehar postu ezberdinetan jokatzeko bere balioa eta kalitatea erakutsi ditu, kirol elkarte leioaztarrak iragan denboraldian ligan 10. postua eskuratzeko laguntza baliogarria izanik.

Futbol elkarteak eskerrak eman dizikio jokalariari urte osoan zehar egindako lan guztiagatik, «bere etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik handiena» opatuz.

Argitaratutako oharrean futbol elkarte leioaztarrak adierazten duenez, Leandro Martínezena «iragan ikasturtean Leioa Kirol Elkartearen plantillan jokatutako azken futbolariaren baja ezagutarazi gabea da». Guztira hamaika izan dira 2017/2018ko denboraldiarekin alderatuta egon diren bajak: Unai Etxebarria, Óscar Pérez, Alain Álvarez, Daniel Santigosa, Óscar García, Luca Ferrone, Asier Goti, Aitor Aspas, Izaro Abella, Iosu Villar eta Leandro Martínez.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude