Leioa, Arenas eta Amorebieta Futbol Elkarteek ERTEA eskatu dutela iragarri dute

Leioa Kirol Elkarteak, Getxoko Arenas Club eta Amorebieta Kirol Elkartearekin batera, iragarri dute gaur, “klubetako langile guztiei eragiten dien ERTE bat (Aldi baterako Lan Erregulazio Txostena) agintaritza eskudunean aurkezteko erabakia” hartu dutela. Horren ondorioz, “kirol-jarduera oro etetea erabaki dugu, gure langileen eta kirolarien osasuna ukaezina delako eta izango delako”, adieraz dute.

Hiru kirol elkarteek uste dutenez, “osasun-larrialdiko, gizarte-salbuespeneko eta zailtasun ekonomikoko une honetan, erabaki honek ekarri dituen nahi gabeko ondorioez jabetuta, ERTE honen eskaera gure helburu nagusia lortzeko tresnarik eraginkorrena da hiru klub sinatzaileentzat, ziurgabetasun globaleko testuinguru honetan gure erakundeen oraingo eta etorkizuneko biziraupena bermatzea baino ez baita”.

Hiru kirol elkarteek “ulermenerako eta batasunerako deia” egiten diete “langile guztiei, futbolariei, teknikariei, laguntzaileei, zaletuei, babesleei eta laguntzaileei, bai eta beren kirol-jarduera bertan behera utzi duten oinarrizko futbol mailetako jokalarien gurasoei ere”.

Hiru ftubol taldeek adierazten dutenaren arabera, kluben kirol-jarduera osoari berriro ekitea eta langileekin lan-normaltasuna berrezartzea, “ez da bakarrik gure arnas eta motibazio iturri nagusia une zail hauetan, baizik eta publikoki hartu nahi dugun konmpromisoa ere”-

Hiru elkarteek ERTEa eskatzeko erabakia hartu dute Espainiako gobernuak Alarma Egoera apirilaren 12ra arte luzatu duela eta Futbol Federazio estatalaren Batzorde Eskuordetuaren jakinarazpena, leihaketa guztiak bertan behera uzteko agindua luzatuz jaso ondoren, harik eta agintariek berriz has daitezkeela uste duten arte, hots, horrek futbolarien, teknikarien, klubetako langileen eta bertaratu ohi diren ikusleen osasrunerako arriskurik eragiten ez duen arte

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude