Leioa Waterpolo taldeak Ohorezko Mailan jokatuko du datorren denboraldian

Leioa Waterpolo Taldeak twitterren bidez ezagutzera eman duenez, Espainiako Igeriketa Federazioaren Batzorde Delegatuak gaur egin duen bileran denboraldi honetako igoerak baieztatu ditu.

Horren arabera, herriko Waterpolo Taldearen 1. mailan 2019-2020ko denboraldia jokatu duen nesken taldeak, klubaren historian lehen aldiz, Estatuko waterpoloaren mailaren gorenean jokatuko du.

Leioa Waterpolo Taldearen estatuko 1. mailaren aurtengo denboraldia bikaina izan da. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz  denboraldia geldiarazi arte, bigarren lekuan kokatua zegoen, 37 punturekin. Leioako neskek 12 partidu zituen irabazita, bat berdinduta eta hiru galduta.  Lehenengo postuan A.R. Concepción-Ciudad Lineal taldea zegoen kokatua 40 punturekin, 13 partidu irabazita, bat berdinduta eta beste bat galduta izanik.

Igeriketa Federazioaren Batzorde Delegatuak gaur goizen egin du bere bilera, telematikoki. Erabakien artean, espezialitate guztietako estatu mailako lehiakeak bertan behera uztea egon da. Horren ondorioz, ontzat eman ditu lehiaketak bertan behera uztea erabaki zeneko sailkapenak. Bide batez, igoerak baino ez egotea ere erabaki du.

Leioa Waterpoloren emakumezkoen taldearen entrenatzaile Jon López-ek adierazi duenez “herri txiki batetako instalazio txikiak dituen talde txiki batentzat benetako harro egoteko modukoa da heldu garen lekuraino iristea. Balentria hutsa da joklari talde honek lortutakoa. Nire miresmen handiena haientzat eta Waterpolo Taldeko guztientzat”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude