Leioako Emakumeek 0-1 garaitu dute CD Hernani

Leioako Emakumeek 0-1 irabazi dute urteko lehen partida, Euskal Ligari dagokion 17. jardunaldia. Garaipenaren gola Ángela Pesquerak egin du 93. minutuan eta leioaztarrak 9 partida daramatzate porrotik ikusi gabe, 8 garaipen eta berdinketa batekin. Bolada on honen ondorioz, 4. postuan finkotu dira 35 punturekin, Erandioko Betiko Neskek baino 7 gehiago, baina lehen hiru sailkatuek hutsik egiten ez duten bitartean ezin izango dute sailkapenean gora egin. Arratiak eta Bizkerrek bere partidak irabazi dituzte eta Tolosa liderraren partida bertan behera geratu da, elurraren erruz, eta hirugarren postura jeitsi da.

Partida oso albiste txarrarekin hasi da, Esti Macarulla aurrelariak lotailu-haustura eta menisko-haustura duela baieztatu baita, eta ezin izango du denboraldi honetan partida gehiagorik jokatu. Horren ondorioz, Leire Osaba eta Marta Ávila harrobiko jokalariak deialdian sartu dira eta debutatu egin dute.

Leioako Emakumeek urtarrilaren 13an jokatuko dute hurrengo partida Goierri Gorriren kontra, Sarrienan, arratsaldeko 15:30etan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude