Bizkaiko taldea Euskal Herriko bote luzeko txapeldun

Gipuzkoa 2 garaitu zuten larunbatean Laudio-ko frontoi ireki dotorean jokatutako final eder batean

Euskal Herriko Bote Luzea txapelketak atzo ezagutu zuen Laudion 2017.eko txapelduna nor den. Bizkaitarrek lortu zuten garaipena txapelketa bikaina borobilduz. Gipuzkoa 2 taldeak ere lehiaketa bikaina burutu du baina atzokoan bizkaitarrek ez zieten aukerarik eman nahiz eta finalak izan zuen une esturik erdialdera.

Gipuzkoarrak aurreratu ziren 1-0 baina 1-1 laister lortu zuten bizkaitarrek eta 2-2na berdindu ostean 2-5 aurreratu ziren gerora txapeldun izango zirenak beren momenturik onenei  probetxu atereaz. Gipuzkoarrek ez zuten etsi eta 3-5ekoa lortu ostean asko estutu zituzten bizkaitarrak, baina ezin izan zuten puntu batera jarri eta 3-6koak finala jada oso maldan gora jarri zuen beraientzat.

Joku lehiatuak izan ziren finalaren mamikoak baina azken biak erraz joan ziren batera zein bestera eta finala 4-7 bukatu zen bizkaitarren alde. Txapeldunen lehen partaidetza izan da baina Amantegi, Antxia, Uribe, E.Ziarrusta, L. Ziarrusta eta Ugarte-k osatutako taldea oso konpentsatua da eta horrek zabaldu die garaipenerako bidea.

Zorionak bizkaitarrei eta, bereziki, pilotari leioaztar Eneko Uriberi.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude