Emakumezkoen Leioa waterpolo taldea, aurredenboraldian murgilduta

 Lehenengo mailako bere zortzigarren denboraldian soilik jokalari bizkaitarrez osatua dago taldea

Leioa Waterpoloren emakumezkoen taldea prest dago estatuko lehenengo mailaren liga denboraldiari aurre egiteko. Bizkaiko igerilariek soilik osatutako plantilla dute horretarako. Aurreko denboraldietan lortutako emaitza onek (5. aurreko denboraldian eta 3. duela bi urtekoan) erraztu du iazko jokalariek jarraitzea. Berdin gertatzen da ekipo teknikoarekin, Jon López buru, Gorka Sánchez eta Josu Basterretxea laguntzaile edukiko dituena.

Hamabost dira lehen ekipoaren jokalariak. Eta helburua Lehenengo Mailan mantentzea eta aurreko denboraldiaren emaitza hobetzen saiatzea baino ez da. Horretarako, abuztuaren bukaeratik ari dira lanean eta, gainera, Llobregat-eko (Bartzelona) Santa Eulaliako Txapelketan hartu dute parte. Bestalde, irailaren 30ean, Zornotzan jokatuko den Euskal Herriko Superkopan lehiatuko dira. Birritan eskuratu du Leioako taldeak honen txapela. Ligako lehen partida ez da jokatuko urriaren 21era arte, Sakonetan. Egun hartan UEd’Horta taldearekin borrokatuko da 18:00etatik aurrera.


Leioa Waterpoloren taldekideak

Vanesa Freire (1981)
Leire Sarasola (1989)
Ane Basauri (1991)
Ainhoa Argarate (1991)
Virginia Cobos (1992)
Paula Unzueta (1995)
Ane Jaime -atezaina- (2000)
Marta Jaime (2000)
Uxue Hernández (2000)
Ane García (2000)
Ixone Garai (2000)
Naia Fernández (2001)
Leire Fernández (2001)
Maider Sobera -atezaina- (2002)
Ane Arana (2002)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude