Sakoneta eta Torresoloko kirol instalazioak ateak irekitzen hasiko dira

Bihar, asteazkena 17, Sakoneta Udal Kiroldegiak bere ateak irekiko ditu berriro, erabiltzaileekiko arreta, muskulazio gela eta kirol kantxarekin. Gainera, Torresoloko padel pistak ere eskuragarri izango dira. Hori guztia osasun jarraibideak zorrotz errespetatuz.

Abonatuek padel pistak erreserbatu ahal izango dituzte gaurtik bertatik, fitness jardueraren erabiltzaileek bezala. Erreserba horiek ordubetekoak izango dira, eta erreserba formalizatu eta hurrengo egunera arte ezingo da beste bat egin, erabiltzaileen txandakatzea errazteko. Aldez aurreko hitzordu hori telefono bidez egingo da, eta datozen egunetan, sistema telematiko bat ere jarriko da.

Udalak, erabiltzaileen ongizatea eta kirol-guneen erabilera segurtasun-neurri guztiekin bermatzeko helburuarekin, instalazioak erabiltzeko protokoloak aldatu ditu. Jarraibiderik esanguratsuenak honako hauek izango dira: edukiera murriztuak, aurretiko hitzordua hartzeko beharra, soilik abonatuek erreserbatzeko aukera, eta instalazioen itxiera lanaldiaren erdian desinfekzio-lanetarako.

Irekiera hauek, une oro, agintariek eman ditzaketen osasun-argibide edo -arau berrien mende egongo dira; beraz, Udalak erabiltzaileei eskatzen die oso gogoan izan ditzatela segurtasun- eta higiene-arauak, herritar guztien onerako.

Gainera, hilabete hauetan kirol-jarduerak izan duen halabeharrezko etenaldian, desinfekzio- eta egokitzapen-lanak egin dira, aurten, Sakoneta Udal Kiroldegia abuztuan ere irekita egon dadin.

Sakonetako barruko igerilekuak eta Torresoloko kanpoaldekoak berriro irekitzeko, abonatuek igerilekuak datorren astetik aurrera erabiltzen hasteko helburuarekin ari da lanean ere tokiko instituzioa.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude