Saskibaloia: Leioa SBT-ak denboraldi bukaerako bilerak egingo ditu

Leioa Saskibaloi Taldeko zuzendaritzak, denboraldi amaierara begira, bere kideak batzar batetara deitu ditu, gai desberdinak jorratzeko.

Batzarrak Irlandesas Ikastetxean burutuko dira, kiroldegi berrian dagoen Batzar Gelan (ikastetxearen behekaldean dagoen kiroldegia).

Astelehenean, maiatzaren 28an, 19:30ean, nesken taldeen kideen bilera burutuko da. Asteartean, maiatzaren 29an, 19:30ean, mutilen taldeen bileraren txanda helduko da.

Zuzendaritzak kideen edozein zalantza argitzeko beraiekin harremanetan jartzeko eskatu dute, eta Saskibaloi Taldearen kidegoa bilera hauetan parte hartzera deitu du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude