Umeen Bizikleta Egunerako izena emateko epea gaur zabaltzen da

Beste urte batez, Umeen Bizikleta Festa ospatuko da urriaren 20an, igandean. Familiei eta kirola maite dutenentzat zuzendutako lasterketa da hau, urtero familia kopuru handi bat biltzen duena.

Irteera Erandioko Obieta plazan izango da 10:30ean, eta Leioako bulebarrean 11:00etan geldialdi bat egin ostean, Berangoko Moreaga plaza helduko da. Bertan jai amaiera borobila egingo da publiko guztientzat zuzendutako ekintzekin.

Lasterketa honetan parte hartzeko beharrezkoa da inskripzioak egitea, bikoteka egin beharko dira eta bikotekide bat, gutxienez, adin nagusikoa izango da. Heldu batek ezin izango du izena eman, adingabe batekin ez badoa.

Heldu batek beste adingabe bat gehiago inskribatu ahal izango du.

1 adibidea: Familia bat, 2 heldu eta 2 adingaberekin inskribatzeko, urrats bi eman behar dira:
• 1. urratsa: lehenengo heldua + lehenengo adingabea inskribatu.
• 2. urratsa: 1. urratsa egin eta gero, “Orri nagusia” klikatu eta beste inskripzio bat egin, bigarren heldua + bigarren adingabea inskribatzeko.

2. adibidea: Familia bat, 2 heldu eta 3 adingaberekin inskribatzeko, hiru urrats eman behar dira:
• 1. urratsa: lehen heldua eta lehen adingabea inskribatu.
• 2. urratsa: 1. urratsa egin eta gero, “Adingabe bat gehiago inskribatu” klikatu, eta bigarren inskripzioa bat egin, bigarren adingabea inskribatzeko.
• 3. urratsa: 2. urratsa egin eta gero, “Orri nagusia” klikatu eta beste inskripzio bat egin, bigarren heldua eta hirugarren adingabea inskribatzeko

Izen-emate prozesuan arazorik izanez gero, telefono zenbaki hauetara dei dezakezu:
• Santa Anako Kultur Etxea: 946682143

Dortsalak Berangoko Decathlonean batu ahal izango dira, urriaren 17 eta 18an (osteguna eta ostirala), 17:00etatik 20:00ak arte

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude