Elexaldeko errota

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko irudian Errotazar edo Elexalde ur-errota ikus dezakegu, berriztua izan baino lehen, Errotabide kalean kokatua (Errekalde plaza atzean). Errotazar (Errota zaharra euskara batuan) Garay-Olabarrieta sendiaren etxea zen. Badirudi errota XVIII. mendean eraikia izan zela. 1774. urtean agertzen baita lehen aipamen bat, Sondikako Francisco Antonio de Uribarri eta bere emaztearen eskrituran. 1818ko estatistikan “Lejonako errota” gisa aipatzen da. Eta 1817an “errota berria (…) elizaren ondoan (…) lau mila seirehun ogi-lurrekin ereiteko”. 1846an, Bermeon bizi zen Juan María de Uribarrik bere senarrari boterea ematen dio “Lejona Elizateko Elejalde izeneko errota, herriko elizaren ondoan zegoena” José Santos de Gordóniz, Leioakoari, saltzeko.

XX. mendearen hasieran bertan bizi ziren Telesforo Garay eta Pantaleona Olabarrieta Uriagereka, 1939an Modesta Quevedori erosi ziona. Errota moduan martxan egon zen 1969. urtera arte, urte hartan errotaren ura sortu berria zen Ikeamendi auzoa hornitzeko erabili zen arte.

Egun, errota itxuraldatuta dago, 2002. urtean Leioako Udalak, INEMen dirulaguntza bat bitarte, eraikina berritu zuelako, beheko irudian ikus daitekeen bezalaxe.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude