Lamiakoko eskolak eraikitzen ari zireneko argazkia

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkia berezi samarra da. Lamiakoko eskola eraikitzen ari ziren garaikoa da. Zehazki, lehenengo eraikina ikusten da, egun Berritzeguneak eta erabiltzen duena. Baina horrekin batera, bai auzoaren panoramika partziala eta, batez ere, Sestao, Portugalete eta Santurtzi ikus ditzakegu, Serantes mendiraino.

Lamiakoko eskolak 1974-1975 urteetan eraiki ziren. Eskola zaharrak elizaren ondoan kokatuak egon ziren, bertan, eskolak eta frontoi bat zeudelarik. Azken urteetan txiki geratzen ari zirela, Eduardo Earle enpresaren lokal batzuk erabili behar izan ziren auzo honetako ume eta gazteei klaseak emateko.

Azkenik, eskola zaharrak bota eta berriak erabaki zenean, auzoko ikasleak Erandioko eskola berrietara, Párroco José Bustinza izenekoetara eraman behar izan zituzten. Horretarako, autobusez joan eta bueltan etortzen ziren egunero. Horrela, 1975/1976 ikasturtean, eskola berriak zabaldu eta lamiakoztar umeek berriro auzoko eskolan ikasterik izan zutenera arte.

 

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude