Leioa argazkiz argazki

Leioa argazkiz argazki I Fernando Artabe, Leihoa.info

Gaur Gure herria, Leioa argazkiz argazki izeneko atal berriari ematen diogu hasiera. Eta auzoko jaiak direnez, gaurko argazkia ere Lamiakokoa da.

Egilearen iritziz, “auzo ahaztua” izan liteke bere izenburua, eta seinalatzen duenez, “auzo maitagarri batetako argazkia da, Lamiakokoak garenontzat behinik behin” ezen “ikusmira hau txikitatik izan baitugu: Sestaora igarotzeko txalupa, Altos Hornos de Vizcayaren ordez sortu zen Altzairutegia (ACB), eta Lola eta Matracoren taberna, lagun handiak eta pertsona hobeak”. Itsasadarraren beste aldeko oinezkoen pasealekua ere ikus daiteke.

Lamiakoko bizilagunentzako ohiko paisaiaren ilunabarreko argazki bat. Gune ahaztua. Etorkizuna eginkizun ote?

 

Oharra: Leioako gaurko zure argazkiak atal honetan argitaratuta ikusi nahi badituzu, leioa@leihoa.info e-postara bidali, beraren iruzkin laburrarekin eta zure datu pertsonalekin eta harremanetan jartzeko moduarekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude