Peruri eta San Bartolome auzoen izenez

Peruri izena, XVII. mendeko etxalde-izen batetik dator. Baina auzo izen gisa XIX. mendean ageri da dokumentazioan lehenengoz, lehenago Zuhatzuko zatia zelakoa. Etimoari dagokionez, bi elementu edo hitz bereiz litezke: Peru euskarazko antroponimoa, gantelaniaz Pedro, eta uri (hiri hitzaren bizkaierazko forma). Esanahia beraz, Peruren etxea da, izan ere uri hitzak herrigunea esanahiaz gain, etxea ere esan nahi zuen garai batean.

XVIII. mendean, 1704ko sutegian Zuhatzu auzoaren barruan azaltzen ziren Perurigoikoa, Peruri (Atxarena), eta Peruri etxaldeen izenak. 1745ekoan, aldiz, Peruritxu, Peruri eta Perurinagusia izenak azaltzen ziren. 1796an Peruri azaltzen zen orduko etxeen artean. 1825ean Perurinagusia eta Peruritxikia izenak azaltzen ziren. Eta 1950ko zerrendan Peruri izeneko etxea zen azaltzen zena.

San Bartolome auzoaren izena, aitzitik, beste izendapen batekin loturik azaltzen zaigu, Basaez auzoarekin hain zuzen. Basaez auzoa Leioako auzorik zaharrenetakoa bada ere, azken urteotan, izenez aldatu eta San Bartolome moduan ezagutu izan da bertan dagoen baseliza dela eta. XV. mendekoa da hau. Izenak bilakaera desberdina izan du euskaraz eta gaztelaniaz, eta hori dela-eta Basañez bihurtu zen bigarren hizkuntza horretan.

Iturria: Leioako leku-izenak  liburua, Euskaltzaindiak eta Leioako Udalak argitaratutakoa, 2012an

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude