Sabino Arana kaleko kioskoaren inaugurazioa

Argazki zaharrak I Idoia López I leihoa.info

Egungo argazkia ere oso adierazkorra da. Ikusten dena egungo Sabino Arana kalea da. Argazkia, 1953/1954. urteen ingurukoa da.

Kioskoa Hilario Ugarte eta Gregoria Ugarteren lur zati batean kokatu zen, Elizaren Cáritas elkarteari utzita. Elkarte honek kioskoa eraiki zuen eta ezgaitasun fisikoa zuen Andoni Arteagaren esku jarri zuen.

Argazkian ikusten denez, jendetza batu zen egun hartan. Eta nabaria da inguruan auzo bakarra zegoela eraikita: Ikea merkatuaren eta Sakoneta Polikiroldegiaren artean egun dagoena. Merkatua eta Polikiroldegia, zer esanik ez, ez zeuden garai hartan. Sakoneta Eskolak ere ez. Ezta Plaza Gorriaren inguruko etxebizitzak. Eta beste hainbat. Egungo Sabino Arana kaleko errepidea hori baino kale ia asfaltatu gabea zen. Badago baina, orduko hartan zegoen eta gaur egun irauten duen gauza bat: zuhaitz eder eta dotorea. Urte askotarako!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude