Beste jai batzuk posible dira!

Abar produkzioak, Abs Fluge Euskadi, Albouga produkzioak eta beste 76 enpresa

Era berean, kultura eta aisialdi ekoizpenak programatzeko eta egiteko beste modu bat posible da, baina sektoreko enpresei erortzen ez uzteko borondatearekin eta, betiere, herritarren premiei erantzunez; programazio-mota horren kontsumitzaile irrikatsuak baitira eta eurentzat, noski, funtsezko premia direlako.

Alarma-egoeraren hasieratik imajinatzen genuen, lanari uzten lehenak izango ginela eta lanean hasten azkenak. Horregatik, ez genuen ekitaldiak bertan behera uztea eskatu, baizik eta ikuskizunen antolaketen atzerapena eskatu genuen eta ekitaldiak kudeatzeko dinamika desberdinak genituelako buruan, eta gainera erakundeen adierazpenak ez eta ezezkoaren aldekoak izateari uko egiten genion; hots, dena hurrengo urteri begira jartzea. Ez dugu ikuspegi hori.

Sektoreko enpresa gehienak udaberriko eta udako behin-behinekotasunetik bizi dira batez ere, eta denboraldi edo garai horretan lan egiteko aukerak galtzen baditugu, urtea galduko genuke, eta sektoreko zein enpresak (batez ere ETEek, autonomoek eta kooperatiba txikiek) egin diezaioke aurre horri pertsiana itxi gabe?

Martxoaren 14az geroztik, euro txiki bat bera ere fakturatu gabe daramagu, baina ordaintzen ditugu hala ere gure kredituak, fakturak eta egiturazko gastuak. Nahiz eta konfinatuta egon, irtenbidea bilatzeko lanean jarraitzen dugu jakinaren gainean gainera etor dakigukenaz. Enpatia minimo bat baino ez dugu eskatzen hainbeste urtetan kultura-erakundeei bizitza pixka bat errazagoa egin dieten kultura eta ekoizpen zerbitzuetako enpresa horiekiko.

Udal guztiek dute enplegua sustatzeko sail edo bulego bat, baina ez dugu aparteko laguntzarik eskatzen, ezta partida berezirik ere, baizik eta kultura eta jaietako aurrekontuak hutsik ez uztea. Enplegua sustatzeko modurik onena lana ez suntsitzea da eta gertuko enpresei lan hori ematea. Edukiera mugatua duten ekoizpenetan lan egitera doitzea proposatzen dugu, ekoizpen deszentralizatuak egitea eta alternatiba gisa bertako eta inguruko artistekin lan egitea.

Gure enpresen ohiko lanari buruzko neurririk iragarri aurretik, idazkiaren izenburuaren egitatea ahalbidetzeko helburuarekin esertzeko eskatzen dugu.

Inoiz ez dugu hainbeste denbora izan osasun-arloari egokitutako aukera bideragarrietan pentsatzeko, eta mahai baten inguruko ideia horiekin eta erakundeen borondate argiarekin, gure lan-egoerari aurre egiteko plan bat diseinatu daiteke, eta, aldi berean, eta denon artean “auzolana” espiritua duen sare bat sor daiteke, ziur gaudelako horrek zentzua duela.


Sinatzaileak

Abar produkzioak, Abs Fluge Euskadi, Albouga produkzioak, Abs iluminacion, Adur ekintza kulturalak, Alaiki, Ama lur, Anitec, Araba espectaculos, Arinka produkzioak, Atomic luz y sonido, Atlantik events, Atomic producciones, Audiomic, Auxteam code (h&h), Babel music, Baga-Biga musika ideiak, Baskoson, Black izar, Bostak management, Deep lighting, Dekker events, Edenika, Eragin, Ederlan, Etxekit, Event teknika, Evento kit, Eventox, Extremiana audiovisuales, Factory Logistika, Fokker evento slu (factory), Gazteok, Galker Audio, Getin, Gin musica, Goralan ekitaldiak, Gsi vitoria, Hiruki produkzioak, Hortzmuga, Hotza, Ingunza audiovisual, Innevento, Iolan, Izar blue, jaikide, Jira musikaz, Kalean cultura y ocio, Krkt producciones, La agencia music, La crew, Lakuntza, Last tour, Leiza eventos, Lizarralde soinua txalaparta, Master Silla, Montaketak, Musivox, Nervion flyn, Neurotika, Neutroson, Oso polita records, Ozenki soinua argia, Panda artist management, Penny wise, Puntocom audiovisuales, Punto Uno, Reg audiovisuales, Ruyda, Sagasound, Servicios auxiliares lagun, Soinuagara, Soinueder, Star lan, Tarima, Tec star, Tisa, Txamuskina, Zuzenean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude