Iritzia :: 2018ko udal Aurrekontuak (I): Rubén Belandia (Esnatu Leioa)

2018ko udal aurrekontuen kontra agertu da Esnatu Leioa

Rubén Belandia I Esnatu Leioa udal taldearen bozeramailea

Agindutakoa inoiz betetzen ez duten aurrekontuei ezetz esan diegu, herrian beharrak egon arren udal gobernu taldeak urtero 2 milioi euro gastatu gabe uzten dituelako, eta azpikontratutako enpresak zerbitzuaren kalitatea eta langileen lan baldintzen aurrean jartzen dituztelako.

2 milioiko soberakinak pilatzeko, jendeak laprast eginten duen espaloiak konpondu gabe uzten dituzte, Polikiroldegi zaharrean erosi behar ziren gimnasia ekipoak erosi gabe uzten dituzte, auzoak errekuperatzeko planak ezertan gauzatu gabe uzten dituzte, nahiz eta ozenki eta duela urte bete lau haizetara agindu arren.

Legegintzaldi honetan egindako gasturik nabarmenena 99 aparkaleku erostea izan da, bigarren aparkalekua edo hirigunetik gertu aparkalekua behar zuten auzokideentzat omen zirenak. Salmentan jarri dituztenean, aldiz, 9 baino ez dute saldu. Beraz, aparkalekuen salerosketan interesa zuen bakarra Eusko Jaurlaritzako etxebizitza enpresa (Visesa) izan zen, bere poltsikoan 1.600.000 euro fresko sartu baitzituen Alkate andreak,  Leioako herritarrek ordainduta.

Aldi berean, ez dute udal aurrekontua enplegu plana martxan jartzeko erabili nahi, eta Lanbidetik datorrena baino ez dute aplikatzen. Esnatu Leioak berriro eskatu du 900.000 euro erabiltzea enplegu plana garatzea, egoera txarrean dauden heziak eta bankuak margozteko, kaleetako zuloak estaltzeko eta langabezian daduen leioaztarrak kontratatuak izateko.

Udalaren berezko zerbitzuak diren zergak biltzea, isunak kobratzea eta aldizkari ofizialak begiratzea, enpresa pribatuen eskuetan daude, horregatik prezio finkoak eta askotan komisioak ere kobratzen dituztelarik.

Egoera honekin amaitzeko udal zerbitzuak eramateko enpresa publikoa sortzea proposatu dugu, pribatizatuta dauden zerbitzuen ardura hartuko duena, eslepen epeak amaitzen diren heinean.

Hiru urte itxaron behar izan dugu gobernu taldea guk aurkeztutako enmendakinei buruz hitz egitera jezartzeko. Bat onartu dituzte: EHUrekin batera zientzia dibulgazioa egitea. Alkate andreak berak osoko bilkuran esan zuen gure proposamen hori ona zelako onartu zutela, baina proposamen berbera aurkeztu genuen hirugarren aldia zen, eta aurrekoetan ez zitzaien hain ona iruditu.

Horregatik gure proposamenak egiten jarraituko dugu: benetako enplegu plana sortzea, eta bertan partida berezia egotea genero indarkeriaren biktimek lan egiteko aukera gehiago izan dezaten. Auzoan ez dauden saltokiak jartzeko laguntzak ezartzea, eta Barandiaran Goikoa institutura doazen ikasleen autobusa diruz laguntzea.

Udal karguen soldatetan eta udal talde politikoei ematen zazkigun laguntzak %20an murriztea eskatzen jarraituko dugu. Era berean, gainontzeko taldeek proposatutako neurriak babesten jarrraituko dugu, Leioako herriarentzako onuragarriak badira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude