Pertsonen eskubideak pandemia garaietarako ere badira

Covid 19 osasun krisia, demokratikoki eta eskubideak errespetatuz kudeatzeko manifestua

Diego González Moyano eta 126 sinatzaile gehiago

“Askatasuna norbera hobea izateko aukera bat besterik ez da” A. Camus

Coronavirusaren pandeamia bezalako osasun krisia kudeatzeko zailtasunaz eta konplexutasunaz jabetzen gara.

Denontzat da erronka ezezaguna eta larria, bakoitzarentzat bere arduren alorrean, bai bakarkako arduretan zein kolektiboetan.

Bestalde, jakin badakigu, gaur egun bizi dugun bezalako momentu larri hauetan, sistema juridiko politikoen balioen sendotasuna proban jartzen dela.

Horregatik, oinean sinatzen dugunok gure ondoeza, beldurra eta kezka publikoki adierazi nahi dugu, osasun krisi honen kudeaketak, eskubide eta askatasunetan, eta bereziki oinarrizko eskubideetan, eragiten dituen murrizketa eta atzerapausuen aurrean.

Onargarria dirudi, kutsaketak ekiditeko gure bizimodua gogorki baldintzatzen duten salbuespenezko neurriak ezartzea pandemia geldiarazteko helburuarekin. Baina Albert Camusek esan bezela, politikan ahalbideek bidezkotzen dituzte helburuak eta ez alderantziz.

Horregatik sistema demokratiko batek, eraginkortasunaren izenean, demokraziaren funtsa diren oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak arriskuan jarriko dituzten lasterbideak hartzeko tentaldia sahiestu behar du.

Zigor jarduera masibo eta zentralizatu honek, osasun arazo bat orden publikok arazo bihurtzen ari dela dirudi, adierazpen askatasuna edo manifestazio eta bilera askatasunak desitxuratzen dituzten arautzeekin batera. Printzipio demokratikoekiko errespetu gutxikoa den noraez honen aurrean, berebizikoa da ohartarazpen hau egitea.

Printzipio eta eskubide konstituzionalen benetako jardutea bermatzeko, ekintza hauen kontrola egiteko ardura dute ere borete judizialak eta Auzitegi konstituzionalak. Osasun publikoa babesteko beharra dagoela ukaezina da, baina aldi berean, pertsonen bizitza eta integritate fisikoa babesterakoan ekintza hauek behar dena baino haratago ez dihoazela bermatu behar dute, estatu demokratiko baten ardatz diren oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak errespetaaraziz.

Horregatik, agiri hau sinatzen dugun pertsonek, botere publikoei eskatzen diegu, gaur egungo alarma egoeran suspenditu ez diren oinarrizko eskubide eta askatasun publikoen jardutea, konstituzioaren 9.3 artikuluak debekatzen dituen arbitrariotasun gabe, berma dezatela.

Gerra bat ez den osasun krisi honetatik, gizarte eta demokrazia bezela sendotuta atera gaitezen, birusak ez du gure oinarrizko baloreen osotasuna eta eraginkortasuna kutsatu behar.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude