S.O.S. Kurkudi!

San Bartolomé Auzo Elkartea , Artatzagane Auzo Elkartea eta Auzotarrok Kultur Elkartea

Udalbatzak urriaren 31ko udal plenoan Leioako HAPOaren hasierako aldaketa erabaki zuen ama Domingotarren komentuari buruz, promotora batek kirol klub pribatua eraiki dezan.

Aldaketa horrek Domingotarren komentuaren lurzoruaren eta azpian kokaturik dagoen mendimalda, lurzoru urbanizaezina eta, indarrean dagoen HAPOn, paisaia izateagatik babes berezikoa dena, 47.474 metro karratuei, babesa kentzen die.

Akordioak eraikigarritasun handia ahalbidetzen du, 21.334 metro koadroko okupazioa onartzen du. Hau guztia dela eta, auzoko elkarteok kezkaturik gaude proiektu honek oso eragin negatiboa izango duelako gure inguruan. Halaber, auzokideei gutxi eta gaizki informatu zaiela, eta prozedura akats handiak daudela proiektuaren tramitazioan pentsatzen dugu.

Informazioa eta eztabaida nahi dugu eta horregatik gonbidatzen zaituztegu hilaren 22rako, 19:30rako San Bartolomeko Kulturl Aretoan antolatu dugun mahai-ingurura.

Laburpen moduan, hauek dira proiektuaren eragin negatiboak:

  1. HAPOn babes bereziko lurzoru urbanizaezin bat babesik gabe uztea, hiru-lurzoru bihurtzeko.
  2. Egungo landa-izaera galduko duen inpaktua paisaian.
  3. Zonaldeko trafikoa handitzea.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude