UME: Militarrak gure kaleetan

LAB Suhiltzaileak

Suhiltzaile zerbitzuetako LABen atal sindikalak (Nararroako Suhiltzaileak, Bizkaiko Aldundia, Bilboko Udala, Gipuzkoako Aladundia, Donostiako Udala, Arabako Aldundia eta Gasteizko Udala) euskal herritarrei helerazi nahi diegu, COVID-19 birusaren aurkako laguntza gisa aurkeztu diguten Espainiako Aramadaren presentziari buruzko gure iritzia.

Lanean ari garen Suhiltzaile eta Larrialdietako zazpi zerbitzuei Toikak agindutako austeritate-politikak aplikatzen zaizkigun bitartean, Espainiako gobernuek ezarritakoak eta EAEko eta Nararroako gobernuek sutsuki kudeatutakoak, Espainiako armadak Larrialdietako Unitate Militarra sortu eta elikatzen zuen, “milizia on” bat balitz bezala, militarrei babes zibileko lanak egokitzeko.

Osasun-krisi betean gaudela, ohartarazi digute aipatutako Unitate Militarra gure kaleetatik zabalduko dela, Madrildik bidalitako salbatzaile gisa.

Gure zerbitzuetan murrizketak egiten dituzten berberak, krisi hau modu negargarrian kudeatzen ari diren berberak, lantegietan ekoizpena jendearen osasunaren aurretik jartzen jarraitzen dutenak, ziurgabetasun-egoera aprobetxatuz, militarrak bidaltzen dizkigute gure kaleak okupatzera, osasun-larrialdi baten aurka borrokatutako direla esanez.

LABeko suhiltzaileok behar ez den eta garestia den hedapen horren aurka gaude erabat, eta EAEko eta Nafarroako agintariei eskatzen diegu Espainiako armadari jakinaraz diezaiotela ez ditugula ez behar, ez maite.

Ez dugu gure zergekin Unitate Militarrak, errege ustelak, ez okupazio indarrak mantentzen jarraitu nahi. Osasun, Babes Zibil, Suhiltzaile eta gure lurraldeetako larrialdiei erantzuteko sistema publikoak indartzeko erabili beharko liratekeen diru-kopuru izugarriak gure errealitate politiko, sozial eta nazionalarekin zerikusirik ez duten militarren batailoi mediatikoetara desbideratu dira. Ez gure izenean.

Militarrak Euskal Herritik eta larrialdi lanetatik kanpo!

Alde hemendik! Gastu militarrak gastur sozialetarako!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude