Antzerkia :: “Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa”

Ez Dok Hiru-ren antzerki-proposamen berria helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatuta.

Esperientzia original honek euskal musikaren iruditeria komunean zehar bidaiaraziko digu, gure bihotzetan geldialdia eginez, geure euskal istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Abentura hori biziko dugu bi interpretatzaileekin eta agertokian lagun izango dituzten hiru musikari-aktorerekin, hitzari, euren ohiko lan-tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituz. 


Laburrean

Antzerkia  Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa

Egilea  Patxo Telleria

Zuzendaria  Jokin Oregi

Interpretatzaileak   Mikel Martínez, Patxo Telleria

Musikariak  Adrián García de los Ojos, María Arriaga, Iván Allue

Edizio Musikala  Adrián García de los Ojos

Jantziak eta eskenografía  Azegiñe Urigoitia

Argi Diseinua  David Rodríguez

Diseinu grafikoa  Paradox

Teknikoak  David Rodríguez y Oier Landa

Argazkiak  Pío Ortiz de Pinedo

Produkzio exekutiboa  Ane Pikaza Ereño y Pío Ortiz de Pinedo

Ekoizlea  TARTEAN Teatroa

Data  Otsailak 24

Ordua  20:30

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma

Zenbatekoa  10 / 12 €

Hizkuntza  Euskara

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude