Antzerkia :: Miss Karaoke gaur Kultur Leioan

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

“Zerk definitzen zaitu?”, “Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?”. Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

Antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillánek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako “Dramaturgia berriak” deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.


Laburrean

Antzezlana:  Miss Karaoke

Konpainia: Metrokodroka & Pez Limbo

Antzezleak:  Javier Fernández, Unai López de Armentia, Marina Suárez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta

Testua:  Oier Guillán

Dramaturgia:  Metrokoadroka eta aktore taldea

Zuzendaritza artistikoa: Oier Guillán, Javier Barandiaran eta Metrokoadroka

Kartela eta estetika orokorra: Idoia Beratarbide

Iraupena: 70′

Hizkuntza: Euskaraz

Ikuslea: +14 urte

Non: Auditorium

Eguna: Abenduaren 2an

Ordutegia: 20:30ean

Sarrera:  6 – 12 €

Info +:  Metrokoadroka
TWITTER: @metrokoadroka

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude