Betiko jaien ordezko jai birtualak antolatu dituzte Lamiakon

Udalak bultzatuta, aurtengo jai eta kultur eta kirol ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira, “Covid 19ren hedapena saihesteko”.

Hori horrela, datorren asteburuan ospatu beharko liratekeen Lamiakoko Jaiak aurten ez dira ohi bezalako formatoan egingo.

Horren ordez, Lamiakoko Jaien Batzordeak bestelako egitaraua pretatu du, programazio birtualean oinarritua. Bideo honetan azaltzen dute.

Horrekin batera, Lamiako Maskarada aurten ospatzerik ez da egongo ohi bezala. Horren ordez, TeleBilbaon programazio berezia prestatu dute. Omenaldi gisa, maiatzaren 29an iazko edizioa emango dute gaueko 23.00etan.

Maskaradaren antolatzaileek eskerrak eman dituzte “halako omenaldia egoera berezi horretan eta zihur gaude Lamiako, Txopoeta eta Leioako auzo guztiek telebistaren aurrean Maskaradaz gozatuko dutela”, adierazi dute.

Iragan maiatzaren 21ean, datorren ostiralekoa nolakoa izango den azaltzeko TeleBilbaon emandako informazioa azaltzen duen bideoa eskaini zuten.

Lamiakoko Jaien Egitaraua

Maiatzak 29, ostirala

16:30  Txupinazoa

17:30  Balkoien leihaketa

23:00  Lamiako Masakaradaren zuzeneko emanaldia (TeleBilbao)

Maiatzak 30, larunbata

10:30  Txupinazioa

11:00  Pintura leihaketa

13:00  Gastronomia leihaketa

18:30  Mozorro leihaketa

21:00  Disko-festa Galker

Maitzak 31, Igandea

11:00  Txupinazioa

11:30  Argazki leihaketa

17:30  Playback leihaketa

20:30  Azken suziriak 2020ko Lamiakoko jai birtualei agur esateko

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude