Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena Kultur Leioara helduko da hurrengo ostiralean

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 17, Kultur Leioan (Auditorium, 20:30ean) Brodas Bros konpainia kataluniarra izango da eszenatoki gainean, kaleko dantzan dagoen konpainiarik onenetarikoa gaur egun. “Around the World” beren ikuskizun berria eskeiniko dute.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da. Munduan zehar bizitako oroitzapen eta esperientziak (EEBB, Txina, Japonia, Brasil, etab.) orainaldian zer diren ezarri dute eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude