Durangoko Azoka 2017, gaurdanik igandera bitartean

2017ko abenduaren 6tik 10era izango da 52. Durangoko Azoka, eta aurtengo leloa “Sormenaren lurraldea DA!” izango da. Kultur eragile guztiak batzen dituen espazio moduan agertu eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak… aldarrikatu nahi ditu lelo horrekin Azokak.

400 nobedade (257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelako), 240 stand, 129 partehartzaile eta 200 kultur ekitaldi baino gehiagok bizia emango diote Sormenaren Lurraldeari. Azokako zortzi guneak ekitaldiz josita egongo dira bost egunez, 700 metrotan eta bost minutuko distantzian.

Argizaiola Sariaren ordez, “Omentzetik ereitera” ekitaldia antolatuko da abenduaren 8an. Bertan aurkeztuko da Durangoko Azokako sormen beka berria. Aurten ez da Argizaiola aitortza saririk emango. Iraganera begira jarri beharrean, etorkizunari begira jarriko da Azoka. Horregatik, aurten Argizaiola Sariaren 25 urteko ibilbideari errepasoa egin eta sortzaile berriei eskainitako sormen beka bat aurkeztuko du Azokak. “Omentzetik Ereitera” ekitaldian izango da, abenduaren 8an, 20:00etan Szenatokian.

2017ko edizioko kartelaren egilea Jose Antonio Sistiaga margolaria da, eta oinarria pelikula esperimental bateko filmina, eskuz margotutako zeluloidea. Irudiak “unibertsoaren sorrerara egindako bidaia” iradokitzen du.

Bost eguneko azoka izango dugu hirugarren urtez: Ikasle Eguna bigarren egunean egingo dute eta arratsaldean helduentzako tailerrak antolatuko dira.


Laburrean

Mota  Azoka

Data  Abenduaren 6tik abenduaren 10era

Ordutegia  10:30 – 20:00

Lekua  Landako Gunea Landako Etorbidea, 6. Durango

Hizkuntza  Euskara

Web  Landako Gunea

Info + Durangoko Azoka 2017: nobedadeak (pdf)

           Durangoko Azoka 2017: egitaraua (pdf)

Sareetara

2 thoughts on “Durangoko Azoka 2017, gaurdanik igandera bitartean”

    1. Gabon, Laida: Jarri dugun berrian, bukaeran, informazio gehiago eskuratzeko esteka bi jarri ditugu: batetik, Azokaren espazio ezberdinetan burutuko diren ekimenak (liburu eta disko aurkezpen, solasaldi eta abar) biltzen dituen egitaraua eta, bestetik, hor aurkitzen ez baduzu nahi duzuna, Durangoko Azokaren beraren web orrialdean bilatzeko esteka. Nahi duzun hori, topatzekotan, azken bide honen bitartez topatu ahalko duzula uste dugu. Hala espero dugu, behintzat. Ondo izan eta nahi duzunera arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude