EH Bilduk kritikatu du Zinema Kalean programaren pelikula bakarra euskaraz izatea

Leioako Udalak Zinema kalean programa martxan jarri du berriz ere uztailean, lau film proiektatuko direlarik: Yesterday; Asterix, edabe magikoaren sekretuak; El viaje de Marta eta Super López.

Film bakar bat euskaraz izateak, hau da, film guztien % 25 euskaraz izateak, kritika eragin du EH Bilduren aldetik.

Ezkerreko talde soberanistak, Facebookeko bere orrian argitaratutako komunikazio baten bidez, egoera hori Kultura Batzordean salatu zutela gogorarazi du, eta azalpenak eskatu zizkion Estibaliz Bilbao Kultura zinegotziari, “karteldegian beste aukerarik ez zegoela” adierazi baitzuen.

Eh Bilduk gezurtatu egin du EAJko zinegotzia, “bilaketa azkar baten ondoren 2020an euskaraz ekoitzitako beste hiru film aurkitu baititugu”.

Hori dela eta, EH Bilduko zinegotzi taldea prest agertu da bere lankidetza eskaintzeko, “bilaketa bat egitea eta euskarazko haur filmografia aurkitzea hain zaila bazaizo”, eta “Gobernu taldeak euskararen normalizazioarekin duen konpromiso falta” salatu du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude