Erakusketa :: ‘El mejor equipo del mundo’

Erakusketa
Historias del Athletic Club

108 ilustrazio, ‘El mejor equipo del mundo’ liburuan kontatzen diren historiak bezainbat. Tomás Ondarra (Bilbo, 1963) da marrazkilaria. Carlos Ranedo (Bilbo, 1978) da abentura horretan sartu zuena.

Kafetegi batean sortutako klub baten historia da, eta Ingalaterratik iritsitako kamiseta batena. Eta hura babestea erabaki zuten ehunka jokalarirena. Irabazitako kopen eta galdutako finalen historia da. Eta elurpean jokatutako partida batena. Golak iragartzen zituzten usoena eta gola sartutako aldiro buruaren kontra botila bat hausten zuen jarraitzailearena. Tribuna bihurtutako futbolari baten historia da. Eta entrenatzailea izan zen jokalari batena. Eta itsasadarrean ibili zen gabarra batena.

Athletic Cluben historia da. Ehun urtetik gorako kondaira. Bakarra den eredu batena.

Tomás Ondarra eta Carlos Ranedo, El mejor equipo del mundo-ren egileak.

Laburrean

Izenburua  El mejor equipo del mundo

Egileak  Tomás Ondarroa (marrazkiak), Carlos Ranedo (testuak)

Lekua  Kultur Leioaren Erakusketa gela

Egunak  Otsailaren 3tik 29ra

Ordutegia  Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Sarrera  Doan

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude