Virginia Wolf-en “Gela bat norberarena” irakurle klubean mintzagai

“Garai haietako liburutegi ospetsuei agian ez zien larrituko emakumeen madarikazioak, baina geurean ez ditugu txantxetan hartzen eta berbagai bihurtzen ditugu” diote Leioako Irakurle Klubaren lagunek.

Emakumeak eta literaturari buruz eginiko hitzaldi bitan oinarrituta, Virginia Woolfek emakumeen genero-rolak aztertu zituen literaturatik harago eta, fikzioa idazteko behintzat, emakume batek zer behar zuen adierazi zuen: «Fikzioa idatziko badu, emakumeak dirua behar du eta gela bat beretzat». Gela propioaren ideia feminismoan errotu eta haren testu-giltzarrietako bat bilakatu zen, ordura arteko kritikarik zorrotzena bilakatuz ikustezina zirudien baina nonahi agertzen zen patriarkatuaren aurka.

Orain dela bost urte ekarri zigun consonni arte ekoizleak obra hau euskaraz irakurtzeko aukera (Leioako udal liburutegiak ere parte hartu zuen crowdfunding kanpaina baten bitartez) eta ikasturte honetako irakurle klubeko bilerei amaiera emateko aukeratu dute.

Bilera eguaztenean izango da (ekainak 20) baina udako ordutegian murgilduta daudela eta, bileraren ordua apurtxo bat aurreratu dute eta arratsaldeko seietan (18:00) izango da, helduen solairuko erakusmahaiaren ondoan.


Info +

Liburua pdf-n  Gela bat norberarena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude