Zer berri? :: ’17 segundo’, Kirmen Uriberen poesia liburu berria

Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan.

Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa da. Poesia da denbora gelditzea, poesia da begirada, poesia da desagertuko denari arreta jartzea. Inguruari begira egon, pentsatu gauza horiek hortxe egon direla aurretik, eta hor egongo direla beharbada, aurrerago.

Liburu honek hamazazpi urtez idatzitako poemak biltzen ditu, 2002tik 2019ra. Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte luze. Intsumisioa, Japonia, Euskal Herria, New York, natura, Artea, haikuak, prosa, ondarruera.

Daudenak eta ez daudenak. Hainbat mundu eta kontamolde bildu ditu Kirmen Uribek liburu honetan.

Laburrean

Egilea  Kirmen Uribe

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  17,10 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  168 orrialde

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9027-958-8

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude