Film laburren XXV. Lehiaketan izen emateko epea, zabalik

Kultur Leioak herriko Film laburren XXV. Lehiaketan izen emateko epea zabalik du, aurtengo azaroaren 2ra arte, ostirala.

Ez dago ezelako baldintza berezirik parte hartu ahal izateko. Lehiaketa honetan modalitate bi ezarri dira: zuzeneko grabazioko bideo-zintak eta animazio-lanak. Gaia edozein izan daiteke eta lanek originalak eta argitarabekoak izan behar dute, eta DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. DVDak gehienez 15 minutu iraun behar du.

Lehiaketara aurkeztutako lanekin batera, inskripzio-orria ere aurkeztu behar da, behar. bezala beteta eta gutunazala itxi baten barruan. Inskripzio-orriaren ordez, parte hartzailearen datuak (izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data, posta-elektronikoa eta telefono-zenbakia) dituen agiria ere aurkez daiteke.

DVD bakoitzean lanaren izenburua agertu behar da. Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu, gehienez, bakoitza DVD. batean aurkeztu beharko delarik. Lanak posta ziurtatu bidez bidali edo zuzenean entrega daitezke Kultur Leioan (José Ramón Aketxe Plaza 11, 4. solairuan. 48940, Leioa, Bizkaia).

Aukeraketa eta sariak

Lanen aukeraketa eta sarien banaketa epai-mahai baten proposamenaren arabera egingo dira. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Leioako Alkatea edo berak eskuordetutako zinegotzia, epaimahaiburu gisa; Kultura eta Gazteria Sailaren koordinatzailea edo berak eskuordetutakoa, idazkari; eta lehiaketaren xede den diziplinan aritzen diren bi pertsona,epaimahaikide gisa.

Epaimahaiak , hautaketa-prozesuaren edozein unetan, zalantzazko egiletza duten lanak edo beste lan batzuen plagiotzat hartzen direnak eta, halakotzat hartu ez arren, imitaziotzat jotzen direnak edo lan batzuetan inspiratuta daudenak deskalifikatu ahal izango ditu. Gainera, aipatutako lanen oso antzekoak direnen kasuan, eta epaimahaiak  ezaugarri horien berri izanik, epaimahaikideek erabakitzen dutenean aurkeztutako lanek ez dutela originaltasun-meriturik. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Sari banaketa, aurtengo azaroaren 30ean izango da, 18:30ean, Kultur Leioan. Honako sari hauek emango dira: Lehenengo Saria (gazgtelaniaz), 1.000 € eta diploma; Lehenengo Saria euskaraz, 1.000 € eta diploma; bigarren Saria 700 € eta diploma; eta herriko egileen artean lanik onenari 400 € eta diploma. Sari guztiek PFZEZaren atxikipenari lotuta daude. Gainera, aurkeztuko diren egileek ezin dituzte bi sari irabazi.

Leioako Udala geratuko da saritutako lanekin. Horrela bada, lanak erakutsi eta kopiak atera ahal izango ditu. Lanak Udalaren kultur ondare izango dira. Saritutako lanak, gainera, sari-banaketan proiektatuko dira. Saririk jasoko ez duten lanak itzuliko dira epaia eman eta hurrengo 30 egunetan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude