Gabonetan Antzokira :: “Kontukantari 2, mendian ibiltari”

Laenananaranja & La Ressistens (Euskadi)

Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero…

2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta ordutik hona 1999. urtean sortutako konpainia herriz herri ibili da arrakasta itzelarekin. Orain badatoz berriro antzezlan berriarekin, antzerki kon­tzertua txotxongiloekin.

Ikuskizunak oroimenean ditugun abestiak biltzen ditu beste erritmo desberdinetara eramanez. Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.

Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz goza­tzeko aukera paregabea.


Laburrean

Musika eta  musika moldaketak  Roberto Castro “Boti”

Abeslaria  Sandra Fdez. Aguirre

Panpin eragileak  Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Álvarez

Argiztapena  Victor Palacio

Soinu teknikaria  Mikel Izquierdo

Iraupena  50′

Hizkuntza  Euskaraz

Ikuslegoa  Denontzat

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Data  Abenduaren 30ean

Ordua  18:00etan

Sarrera  3,75-5 €

 

INFO +

Web orrialdea  La Ressistens

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude