Gaur “Hedi. Un viento de libertad” ikusgai Perseo zine-forumean


Perseo zine-foruma “Herri arabiarrak eta Iran” izeneko zikloaren barruan gaur, urriak 10, Mohamed Ben Attia zinegile tunisiarraren “Hedi. Un viento de libertad” (2016) filma proiektatuko da. Hedi 25 urteko gizon bat da. Kotxeak saltzen ematen ditu egunak eta gutxi barru familiak aukeratutako emakume batekin ezkonduko da. Gidari turistiko bat ezagutu eta maitasunak bere bizitza hankaz gora jarriko du. Bere bizitza planifikatu dutenen aurka altxatuko da orduan.


Jatorrizko titulua: Inhebek Hedi

Urtea: 2016

Herrialdea, generoa eta iraupena: Túnez – Francia – Bélgica. Drama. 88 min.

Zuzendaria: Mohamed Ben Attia

Gidoia: Mohamed Ben Attia

Musika: Omar Aloulou

Aktoreak: Majd Mastoura, Rym Ben Messaoud, Sabah Bouzouita, Omnia Ben Ghali, Hakim Boumsaoudi y Arwa Ben Smail.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude