Gaur Ondizen, LIX Bizkaiko Aurresku Txapelketa eta XII Ondizko emakumezkoen Aurresku Txapelketa

Gaur, irailak 8, Ondiz auzoko jaien egitarauaren barnean, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 59. edizioa eta Ondizko Emakumezkoen Aurresku Txapelketaren 12. edizioa ospatuko dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Lehiaketak bi modalitate izango ditu, emakumezkoen aurreskua eta gizonezkoena.

Horrezaz gain, modalitate bakoitzean bi maila ezarri dira: 16 urte baino gutxiagoko aurresku-dantzariena eta 16 urte baino gehiagoko aurresku-dantzariena.

Parte hartzeko nahi dutenek aldez aurretik posta bidez eman ahal izan badute ere, lehiaketa egunean bertan ere eman ahal izango da izena, Ondizen, 17:00etatik 18:00etara.

Sariei dagokienez hiruna sari banatuko dira modalitate bakoitzeko maila bietan: hiru nagusien mailan  eta beste horrenbeste gazteen mailan. Nagusien mailan 450 €, garaikurra eta zapia jasoko ditu lehenak, 300 € eta garaikurra bigarrenak eta 150 € eta garaikurra hirugarrenak. Gazteen mailan 200 € eta garaikurra eramango ditu lehenak, 150 € eta garaikurra bigarrenak eta 100 € eta garaikurra hirugarrenak.

Horretaz gain modalitate bakoitzean saririk jaso ez duen Leioako aurresku-dantzari onenarentzat Leioako Udala sari berezia jasoko du. Horretaz gain, aurreskulari guztiek 50€ jasoko dute, dieta bezala.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude