Gaztelekua zabalik pazkoa astean

Aterpe Leioa Gazteguneak zabalik mantentzen ditu ateak pazkoa aste honetan.

Hainbat ekimen ditu antolaturik aste honetarako: Mini ginkana apirilaren 4an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara; dardo txapelketa apirilaren 5ean, ordu berean; makilaje tailerra, trukoak eta zainketak, apirilaren 6an, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara, eta Just Dance taxpelketa, apirilaren 7an, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

Leioako XVIII. Pop-Rock Lehiaketa

Leioako Pop-Rock Lehiaketaren maketak (CDak) entregatzeko epea apririlaren 10era arte izango dela ezagutarazi du Gaztegunea Leioak. Informazio gehiago behar edo nahi izatekotan, 94 405 58 50 telefonora deitu daiteke edo gazte@leioa.net helbide elektronikora idatzi.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude