Konfinamendurako abestiak :: “Al alba”, Luis Eduardo Auterena

Atzo, apirilaren 4an hil zen Luis Eduardo Aute artista espainiarra. Musikari, kantautore, zine zuzendari, aktore, eskultore, idazle, pintore, poeta, artista osotzat hartua izan da Aute. Kantautore gisa bereziki ezagutua, pintore eta zine zuzendari gisa ere ezaguna izan bada ere, dozenaka liburu

Gure artean, trantsizio garaian oso ospetsu egin zen kanta dakarkizuegu atal honetara, Franco diktadorea azken hatsa ematear zela, ETAko Txiki eta Otegi eta FRAPeko beste hiru militante erahildakoak gogoan “Al alba” kanta gogoangarria konposatu eta ezagutzera eman baitzen, hasierea batean Rosa León kantariaren bitartez eta geroago Autek berak kantatua.

Letra bikaineko kantak, sentsibilitate handikoak, oparoa izan zen Autek egindako lana musika arloan.  Hemen, bi baino ez dizkizuegu gogoraraziko: Al alba, noski, eta De alguna manera, biak Mano a Mano, Silvio Rodríguez-ekin batera Las Ventasen zuzenean grabatutako diskotik hartuak.

Al alba kantaren bertsioa

De alguna manera kanta

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude