Gaur Lamiako Maskarada birtuala ospatuko dute auzotarrek

Maiatzaren azken ostirala izan ohi da Lamiako Maskarada ospatzeko eguna. 1988 urtetik etengabe ospatu da. Hori dela eta “oso arraroa egingo zaigu gaur kaletik lamiak eta beste pertsonaiak ez ikustea” adierazi dute Maskaradaren antolatzaileek.

Aurtengo Covid 19aren pandemia dela eta, Maskarada eguna beste modu batez bizitzeko deia luzatu diete Lamiako, Txopoeta eta Txorierriko auzotarrei antolatzaileek. Eta horretarako egitarau berezia prestatu dute.

Lehenik eta behin, auzotarrak etxeko balkoiak oihalez apaintzera animatu dituzte. Bestalde, auzoko futbol zelaira joatera gonbidatzen dute, edozein motatako mezua edota marrazkia elkarrekin partekatzeko, hurbilduko direnei oraintsuko segurtasun neurriak jarraitzeko deia eginez.

Egun berezi honi amaiera emateko, TeleBilbaon iazko Maskarada ikusteko aukera izango dute auzo hauetako bizilagunek eta gainerako leioaztarrek, gaueko 23:00etatik aurrera. Aurrerapen gisa, bideo bat prestatu egin dute Maskarada auzotarren artean presente egon dadila maiatzaren azken bariku honetan, haien Facebook orrialdean eta Youtuben bitartez zabaldu dutena. Azkenik, ilusioa ez galtzeko eta datorren urtean “denok batera Lamiako Maskarada berriro ospatzeko” deia egin dute ekimenaren bultzatzaileek.

Info +

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude