Lau pelikula ikusteko aukera egongo da uztailean Aldapa entzunaretoan

Hurrengo uztailean zinea ikusteko aukera egongo da Aldapa entzunaretoan.

Lau izango dira proiektatuko diren filmak, ostiral eta larunbatetan, gaueko 22:30ean.

Sarrera doan izango da eta Osasun Sailak ezarritako neurri higieniko-sanitarioak betearaziko dira, beraz, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.

Programa uztailaren 3an, ostiralean, hasiko da, gaztelaniaz emango den Yesterday pelikularekin. Hilaren 4an, larunbatean ere, proiektatuko da.

Hurrengo asteburuan, uztailak 10, ostirala, eta uztailak 112, larunbata, Asterix. Edabe magikoaren sekretua pelikularen txanda helduko da. Euskaraz izango da proiekzioa.

Uztailaren 17 eta 18an El viaje de Marta ikusteko aukera egongo da, gaztelaniaz. Pelikula 7 urtetik gorakoentzat da.

Aldapako entzunaretoaren zinema zikloa Super López pelikularekin amaituko da, uztailaren 24 eta 25eko proiekzioekin. Berau ere gaztelaniaz emitituko da.

Babesteko eta desinfektatzeko neurriak

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da auditoriumera sartzean, proiekzioan eta bertatik ateratzean. Ikusle bakoitzak etxetik eramango du bere maskara. Erabilera derrigorrezkoa izango da 7 urtetik gorakoentzat. Derrigorrezkoa izango da ere eskuak gel hidroalkoholikoz desinfektatzea.

Instalazioak egunero garbitzen eta desinfektatzen dira, proiekzio bakoitzaren aurretik.

Proiekzioa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira auditoriumeko ateak.

Esparruaren edukiera ez da 300 eserleku baino gehiagokoa izango.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude