Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek irabazi dute Leioako XIX. Jota TxapelketaRSS Blog

Ekainaren 16an ospatutako Jota Txapelketaren XIX. edizioaren irabazleak Laura Bastida  eta Ekain Uzkudun azpeitiarrak izan ziren.

Nagusien txandan, guztira hamar bikotek parte hartu zutelarik, horrela geratu ziren sariak: Lehenengo lekuan, Laura Bastida (eta Ekain Uzkudun; bigarrenean, Katerin Artola (Oiartzun) eta Iker Belintxon (Lezo); eta hirugarrenean Irati López eta Gorka Granado sopeloztarrak.

Gaztetxoen kategorien bederatzi bikote izan ziren lehian. Eta sariak horrela geratu ziren: Lehen postuan, Maitane Irurzun (Aduna) eta Gorkar Durán (Billabona); bigarrenean Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak; eta, azkenik, Jone Arriaran eta Ekai Aizpuru azpeitiarrak hauek ere.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude