Leioako Mendi Astea 2020 gaur hasiko da Kultur Leioan

Gaur hasiko da Kultur Leioaren Auditoriumean Mendia Astea 2020.  Aurten zazpi pelikula ikusi ahal izango dira guztira, otsailaren 5 eta 6an eta otsailaren 12 eta 13an. Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira.

Honakoa izango da egunez eguneko programazioa:

Otsailak 5, asteazkena

Kareharri takoetan. Aritz Egea Cáceres-ek egina.

Trailrunning / Skyrunning. 60 minutu

Sarrera doan lekua bete arte

Otsailak 6, osteguna 

Obsesioa. Carlos Suarez-ek egina.

Alpinismoa. 60 minutu

Sarrera doan lekua bete arte.

Otsailak 9, Igandea

Durangaldeko harriak. Mendi txangoa

8:50 Pinueta; 8:55 Lamiako; 9:00 C. Luis Bilbao Libano (markesina); 9:10 San Pedro plaza (Deusto); 9:20 Zabalburu (Ertzantzaren markesina)

Otsailak 12, asteazkena
Menditour 2020 (2019 Menditour festibalaren onena)

Harria Herria. Jatorrizko bertsioa euskaraz (azpitituluekin gaztelaniaz). 7 minutu.

Nebula.  Mendi Film Festibal 2019ko Film labur onena. Jatorrizko bertsioa ingeleraz (azpitituluekin gaztelaniaz eta euskaraz).

Cholitas. Mendi Film Festibal 2019ko Epaimahaiaren Saria. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz (azpitituluekin euskaraz eta gaztelaniaz).

Sarrera 3 € – Bi egunetako txartela 5 €

Otsailak 13, osteguna
Menditour (2019ko Menditour festibalaren onena)

Allein (Alone). Mendi Film Festibal 2019ko sail ofizialekoa. Jatorrizko bertsioa ingeleraz (azpitituluekin euskaraz eta gaztelaniaz). 11 minutu.

Manaslu. Mendi Film Festibalaren Ikusleen Saria. Jatorrizko Bertsioa alemanieraz (azpitituluekin gaztelaniaz). 100 minutu.

Sarrera 3 €

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude