Mastitxu Udal Euskaltegiak izena emateko epea ireki du

Mastitxu udal Euskaltegiak 2019/2020 ikasturteko euskara ikastaroen izena emateko epea zabaldu du.

Hastear den ikasturtean HABEk eskaintzen dituen euskara titulu guztiak eskuratzeko ikastaroez gain, merkatarientzako, gurasoentzako eta gazteentzako ikastaroak ere eskaintzen ditu. Ordutegi aukera zabala ere badu.

Eta ikasleek HABEk euskara ikasteko ematen dituen diru-laguntzak ere eskuratu ditzakete.

Matrikula, iragan irailaren 2an, astelehenez zabaldu zen eta hurrengo 20an, ostiralez, itxiko da.

Info +

Mastitxu Euskaltegia  Iparragirre Etorbidea, 78

Telefonoa  94 464 00 02

e-maila  euskaltegi@leioa.net

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude