Saroa Bikandi ipuin kontalaria Liburutegian

Hilabeteko azken egueneko ipuin kontaketa aurreratu dute maiatzeko saioan Liburutegian eta bihar, maiatzak 29, ospatuko dute Haur Liburutegian ikasturte honetako izango den azkenen saioa.

Eguna bakarrik ez, ikus-entzulegoa ere aldatu egingo dugu, oraingoan urte bat eta bira arteko umetxuentzako zuzenduta egongo baita. Saioa Saroa Bikandik gidatuko du eta euskaraz izango da. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da baina hamar minutu lehenago etor zaitezten gomendatzen dute antolatzaileek, saioa behin hasita etenak ekiditearren.

Ipuin kontaketak dirauen bitartean (ordu erdi inguru) Haur eta Gazte Liburutegia itxita egongo da (17:45etik 19:00etara).


Laburrean

Ipuin kontalaria  Saroa Bikandi

Adina  12-24 hilabete

Hizkuntza  Euskaraz

Non  Haur Liburutegian

Eguna  Maiatzaren 29an

Ordutegia  18:00etan

Sarrera  Doan

Ezinbestekoa izena ematea.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude